Roger Caillois
Roger Caillois | |||
---|---|---|---|
1971ko urtarrilaren 14a - 1978ko abenduaren 21a ← Jérôme Carcopino - Marguerite Yourcenar → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Reims, 1913ko martxoaren 3a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Le Kremlin-Bicêtre, 1978ko abenduaren 21a (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) École normale supérieure École pratique des hautes études | ||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, poeta, soziologoa, itzultzailea, idazlea eta literatura-kritikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Frantses Akademia comité de lecture des éditions Gallimard (en) | ||
Roger Caillois (frantsesez: ʁɔʒe kajwa; Reims, Frantzia, 1913ko martxoaren 3a - Paris, Frantzia, 1978ko abenduaren 21a) frantses antropologo eta idazlea izan zen.
Buenos Airesko Institutu Frantsesa sortu zuen, eta espainierazko literatura eman zuen ezagutzera Frantzian. G. Bataillerekin eta M. Leirisekin batera, Collège de Sociologie delakoa sortu zuen eta Diogène giza zientzien aldizkariaren zuzendari izan zen. Egungo gizarte eta zibilizazioaren kritikari zorrotza izaki, ordena arrazionala eta koherentzia aldarrikatu zituen (Mitoa eta gizona, 1938). Soziologia (Bellone edo gerraren malda, 1963) eta estetika (Fantastikoaren bihotzean, 1965; Harrien idazkera, 1970) landu zituen bereziki. Gizona eta sakratua lanarekin (1939), arte eta literatura sorkuntzaren inguruko gaietara lerratu zituen, nagusiki, bere ikerlanak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.